XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herria eta hizkuntza

Herri batean jaio eta nahi gabe bertako hizkuntza jasotzea baino gauza naturalagorik ez dago gure bizitzan.

Gertaera hau ordea berehala agertzen da deserosoa eta arriskuz betea.

Gure bailaran, Urolan, esaten zen euskerak ez zuela ezertarako balio behin Zumarragara atera ezkero, adierazi nahian trena egitera etorri ziren erdaldunek, beren hizkuntza ezberdinarekin, galerazi egiten zutela euskaldunaren bizitza erosoa.

Soldaduska, eskola, lehengusu atzerritarren bisita, hizkuntza traba bat dela dioten egoerak dira.

Euskeraz liburuak idazten ditugunok modu latz batean sentitzen dugu traba hori, kanpoko lagunek, literaturarekiko gure azalpen eta pasioak entzun ondoren, liburu bat eskatzen ditugunean.

Euskeraz dago izaten da dezepzioaren aurreko erantzuna.

Hizkuntza aberastasuna dela dioten kasuak ere ugariak dira.

Izakera gaiztodun pertsonen jardunak baztertuta, aitortu beharra daukagu gure herriak, euskera mantentzeagatik, atzerritarrengan pizten duen mirespena, guk, era berean, hizkuntza asko dakien jendea miresten dugun bezala.

Gabriel Arestik sari nazionala irabazi zuenean, olerki mailan, ministroren batek, bere liburua gustaturik, galdetu zion ea zergatik ez zuen idazten gazteleraz, jende gehiagok irakurriko zuela eta.

Arestiren erantzuna bikaina izan zen: Jauna, jende gehiagok irakurtzea nahiko banu, txinoz idatziko nuke, gehiago dira eta.

Honek esan nahi du hizkuntza baten aberastasuna ez dagoela jende kopuruan, gauza ederrak esateko daukan ahalmenean baizik.

Baina hizkuntza askatasun bidea dela diotenak ere badaude.